Labur Bira Mutrikura helduko da bihar, euskarazko zazpi film laburren emanaldiarekin

https://www.youtube.com/watch?v=LaKmEN3-JR4 Zine Forum taldea, Karenka eta Udalaren artean antolatu dute ekimena., bihar, 22:15ean, Zabielen. Eskainiko diren filmak honako hauek izango dira. Lara Izagirre Sormenaren bide ezkutuak film laburraren zuzendaria izango da kultur etxean, eta emanaldia bukatu ondoren, harekin berriketan egiteko tartea egongo da.

Zine Forum taldea, Karenka eta Udalaren artean antolatu dute ekimena, bihar, 22:15ean, Zabielen. Lara Izagirre Sormenaren bide ezkutuak film laburraren zuzendaria izango da kultur etxean, eta emanaldia bukatu ondoren, harekin berriketan egiteko tartea egongo da. Film laburren emanaldiarekin batera, Mutrikuko Zine Forum taldeak Motz-motzian lehiaketarako prestatutako sustapen bideoa emango du ezagutzera osotasunean. Hurrengo zazpi film labur ikusi ahalko dira: –Ahaztua (2013), Pello Gutierrez; Iraupena: 17″. –Aio (2013), OIhan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Berziartua eta Asier Sustaeta; iaupena: 10′ 4″. –Marylin (2013). Iñaki Beraetxe. Iraupena 11′ 15″. –Euskaldun berriaren esketxa (2013), Kepa Errasti; Iraupena: 5′ 12″. –Plaza bakarra (2013). Carlos Alonso, Ion Baratas eta Elbire Rico; Iraupena: 3′ 6″. -Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (2013). Aitor Gametxo, Maider Fernandez eta Maria Elorza; Iraupena: 13′ 20″. –Sormenaren bide ezkutuak (2013). Lara Izagirre; Iraupena: 15′ 36″.