14 emakume arrain saltzailek jaso dute Berdel Aipamena
https://www.youtube.com/watch?v=bIpg65kohxM "Egindako lana eskertzeko eta euren atzean herri osoa bat dutela adierazteko" Mutrikuko 14 emakume arrain saltzailek Berdel Aipamena jaso dute gaur, Mutrikuko udaletxean. Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak saria 14 herritarri eman izana "beharrezkoa" zela esan du. "Orain arte norbanako bakarrak izan dira Berdel Aipamena jaso izan dutenak. Oraingoan ostera, ez zitzaigun egokia iruditzen aitortza hau bati edo biri egitea".
Aitortza hori jaso dutenak ondokoak izan dira: Zorion Basterretxea, Klarita Alberdi, Fidelita Alberdi, Abe Maria Mugerza, Antonia Alberdi, Enkarna Berasaluze Perras, Felizita Urreisti, Finita Arreitunandia, Arantxa Furundarena, Arrate Furundarena, Felizia Elezgarai, Arantxa Zelaia, Narzisa Urreisti eta Maria Teresa Balmaseda. Guztiek, “moilan arrantzaleen eskuetatik arrantzatu berri zen arraina jasotzen zituzten emakumeak ordezkatzen” dituztela gaineratu du Palenzuelak.
Aurtengo Berdel Aipamena “berezia” izan dela gehitu du alkateak. Halaber, arrantza mundua bultzatzea Mutrikuko Udalak betidanik eduki duen helburua dela esan du. “Mutrikuri nahi zaio etorkizuna eman arrantzari emanda, eta alderantziz”. Eta Berdel Aipamena ekimenak ere helburu horri jarraitzen diola azaldu du.
Argazki galeria [nggallery ID=138]