Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak logotipo lehiaketa antolatu du
Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako jabekuntza eskolak ezagutaraziko duen diseinu grafikoa edo logotipoa aukeratzea da lehiaketaren helburua. Logotipo irabazleak sare horrek antolatzen dituen ekintza eta jarduera guztiak iragarri eta identifikatuko ditu. 600 eurokoa da saria, eta lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 7a da.
Bizkaiko Emakumeentzako Jabeluntza Eskolen Sarearen helburu nagusia hemengo kultura eta beste kultura batzuetako emakumeen jabekuntza sustatzea da, sarea osatzen duten udalerrietako emakumeen partaidetza soziopolitikoa indartuko duten tresna eta prozesuen bitartez. Lehiaketan edonork parte har dezaketa, banan-banan edo taldeka. Partaide bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, jatorrizkoak eta lehenago argitaratu barikoak. Diseinua bi formatu ezberdinetan aurkeztuko da: zuri-beltzean eta koloretan. Logotipoak testu elebiduna izangu du, alegia, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita. baina era berean, euskaraz soilik editatzeko aukera emango du. Lanak Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako udal erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira.