
LAB sindikatuak Bizkaiko kontserba enpresetako langileei egindako lanuzterako deialdiagaz bat egin dute Ortizeko beharginek ere. Egun bizi duten egoera salatzeaz gain, hitzarmen kolektiboa berritzeko exijitzen dute langileek eta LAB sindikatuak.
Bermeoko Salica enpresako langileek ere prodkzioa eten egin dute gaur, bigarren astez. LAB sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide enpresa horretan izan da gaur, eta, esan duenez, kontserba enpresako langileei duintasuna zor diete, bereziki emakumeak diren sektore horretako beharginei lan baldintza duinak zor dietelako. “Sektore honek bizi duen errealitatea salatzen dugu, prekarietateak zuzentzen eta markatzen duen errealitatea delako”. Prekarietate horri aurre egiteko langileek duten bitartekoa negoziazio kolektiboa dela esan du Etxaidek, “baina lan erreformaren babespean, gauzak hobetzeko baino, egoera kaskartzeko eta sektorea gehiago prekarizatzeko erabili nahi dute”.
Sektore honek bizi duen errealitatea prekarietateak zuzentzen eta markatzen duen errealitatea da”
Hala, hitzarmen kolektiboaren blokeo egoerarekin apurtu nahi dute bai LAB sindikatuak eta baita langileek ere. “Insituzioek babesik ematen ez dutenean antolatzea eta kolektibo gisa jardutea besterik ez zaigu geratzen, ahalik eta batasun handiena lortzeko eta eskubideen alde borrokatzeko”, aiptu du LABeko idazkari nagusiak.
Datorren barikurako ere lanuztea deitu du LABek.