120 gaztetxo eta ehunka ikusle batu ditu Ondarroako Barrak ballet ikuskizunaren bueltan
https://www.youtube.com/watch?v=0M1N_cs26Ys&feature=youtu.be Dantzartek antolatutako barra "arrakastatsua" izan da beste behin ere. Plaiko Zubi parean hasi eta Artibai errekaren ondoko pasealekua dantzariz bete zen zapatuan, eguraldia lagun. Dantzariz eta ikuslez. Asko izan ziren balle emanaldia ez zutenak galdu nahi izan. Barra Txikiaren txanda izan zen lehenengo. Burgos, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroako dantzari gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten ballet eskolan ikasitakoa.
Dantzartek antolatutako barra “arrakastatsua” izan da beste behin ere. Plaiko Zubi parean hasi eta Artibai errekaren ondoko pasealekua dantzariz bete zen zapatuan, eguraldia lagun. Dantzariz eta ikuslez. Asko izan ziren balle emanaldia ez zutenak galdu nahi izan. Barra Txikiaren txanda izan zen lehenengo. Burgos, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroako dantzari gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten ballet eskolan ikasitakoa.
Gauz bera egin zuten dantzari nagusiagoek, Barra Handian. Indarra eta sentsibilitatea azaleratu zuten, pausoz pauso, mugimenduz mugimendu, musikara jarraituta. Txalo artean amaitu zuten erakustaldianAzken dantza emanaldiak Alamedan izan zuen agertokia. Funky eta ballet ikasleek koreografia bizi-biziak egin zituzten.
Argazki galeria [nggallery ID=140]