https://www.youtube.com/watch?v=0M1N_cs26Ys&feature=youtu.be Dantzartek antolatutako barra "arrakastatsua" izan da beste behin ere. Plaiko Zubi parean hasi eta Artibai errekaren ondoko pasealekua dantzariz bete zen zapatuan, eguraldia lagun. Dantzariz eta ikuslez. Asko izan ziren balle emanaldia ez zutenak galdu nahi izan. Barra Txikiaren txanda izan zen lehenengo. Burgos, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroako dantzari gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten ballet eskolan ikasitakoa.