Berdel Egunak Mutriku jendez gainezka laga du, beste behin ere

Goizean giro ona izan zen nagusi. Hori bai, berdel pintxoak segituan amaitu ziren (13:00etarako, gutxi gorabehera), Goiko Plazan eta Beheko Plazan. Herritarrak potea girotzen zuten bitartean, herrian berdel usaina zen nagusi. Iragarri moduan, Mutriku herritarrez eta kanpotarrez betetzen zihoan. 13:00etan Zabiel plaza jendez bete-bete egin zen. Mutrikuko koralaren emanaldiak beste behin ere herritarren arreta bereganatu zuen. Abesti popularrak abesteaz gain, bestelakoak ere plazaratu zituzten. Eguerdian geldialdia egin zuen jai giroak, bazkaltzeko. Baina iluntzetik aurrera, moila jendez bete zen. Aurten moilako berdel jana ezberdina izan bada ere, herritarrek ez zuten galdu nahi izan. Behin berdel errea eta gero, Lauroba eta Manent taldeen kontzertua hasi zen, 21:30ean. Eta hortik aurrera jaia etenik gabe ospatu zuten mutrikuarrek eta beste herrietako bizilagunek. Berdel Aipameneko BIDEOA IKUSGAI Argazki galeria [nggallery ID=139]