120 gaztetxo eta ehunka ikusle batu ditu Ondarroako Barrak ballet ikuskizunaren bueltan

https://www.youtube.com/watch?v=0M1N_cs26Ys&feature=youtu.be Dantzartek antolatutako barra "arrakastatsua" izan da beste behin ere. Plaiko Zubi parean hasi eta Artibai errekaren ondoko pasealekua dantzariz bete zen zapatuan, eguraldia lagun. Dantzariz eta ikuslez. Asko izan ziren balle emanaldia ez zutenak galdu nahi izan. Barra Txikiaren txanda izan zen lehenengo. Burgos, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroako dantzari gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten ballet eskolan ikasitakoa.

IMG_3205

Barra Txikia

Dantzartek antolatutako barra “arrakastatsua” izan da beste behin ere. Plaiko Zubi parean hasi eta Artibai errekaren ondoko pasealekua dantzariz bete zen zapatuan, eguraldia lagun. Dantzariz eta ikuslez. Asko izan ziren balle emanaldia ez zutenak galdu nahi izan. Barra Txikiaren txanda izan zen lehenengo. Burgos, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroako dantzari gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten ballet eskolan ikasitakoa.

IMG_3234

Barra Handia

Gauz bera egin zuten dantzari nagusiagoek, Barra Handian. Indarra eta sentsibilitatea azaleratu zuten, pausoz pauso, mugimenduz mugimendu, musikara jarraituta. Txalo artean amaitu zuten erakustaldian
IMG_3251

Funky-ko ikasleak, Alamedan, erakustaldian

Azken dantza emanaldiak Alamedan izan zuen agertokia. Funky eta ballet ikasleek koreografia bizi-biziak egin zituzten.

Argazki galeria [nggallery ID=140]