Aretxabaleta eta Olaizola eskuz binakako pilota txapelketako finalean dira
Xala eta Zubietari 22-3 irabazi eta gero, markinarra eta goizuetarra eskuz binakako pilota txapelketako lehenengo finalistak bihurtu dira.
Olaizola II.aren hutsune bategatik lortu zuten Yves Salabarry Xalak eta Aitor Zubietak lehenengo tantoa. Baina Aspeko jokalariek ezin izan zuten markagailuan askoz gehiago aurrera egin, Olaizola II.ak, Aretxabaletaren babes onagaz, ez zien utzi.