
Udazkenean martxan jarriko den Hondakinen Bilketa Sisteman aldaketa batzuk egitea aurreikusi du Lekeitioko Udalak. Hasiera batean, errefusa eta organikoen bilketa txip bidezko kontenedoreen bitartez eta kodedun poltsekin egin behar zen, eta sistema horren bidez %70eko bilketa tasa lortzea zen helburua. Baina, zehaztapen teknikoak egin ondoren, helburu hori lortzeko bilketa sistemaren kostua handi-handia izango litzatekeela ikusi du udalak, eta beraz, aldaketa batzuk proposatu ditu bilketa sisteman. Jarraipena beraz, organikoan barik errefusan emango dela jakitera eman du udalak.
Hondakinen jarraipenezko sistemak horrela funtzionatuko luke:
- Organikoa: Kalean jarriko diren kontenedore marroien bidez bilduko da. Ez da barra kodedun poltsarik erabiliko eta herritarrek kontenedora zabaltzeko giltz edo txartel bat izango dute.
- Errefusa: Astean behin aterako da horetarako banatuko den ontzi grisetan.
- Papera eta kartoiak, ontzi arinak eta beira: Orain arte modura, kontenedore horrek kalean mantenduko dira.
- Kontenedore zuria (erropak, liburuak…) eta olioa: kontenedore horrek ere betiko moduan mantentzen dira.
- Kontenedore berdea: Zabor nahasientzako edukiontzi berde handiak desagertuko dira kaleetatik.