Goizean giro ona izan zen nagusi. Hori bai, berdel pintxoak segituan amaitu ziren (13:00etarako, gutxi gorabehera), Goiko Plazan eta Beheko Plazan. Herritarrak potea girotzen zuten bitartean, herrian berdel usaina zen nagusi. Iragarri moduan, Mutriku herritarrez eta kanpotarrez betetzen zihoan. 13:00etan Zabiel plaza jendez bete-bete egin zen. Mutrikuko koralaren emanaldiak beste behin ere herritarren arreta bereganatu zuen. Abesti popularrak abesteaz gain, bestelakoak ere plazaratu zituzten.
Eguerdian geldialdia egin zuen jai giroak, bazkaltzeko. Baina iluntzetik aurrera, moila jendez bete zen. Aurten moilako berdel jana ezberdina izan bada ere, herritarrek ez zuten galdu nahi izan. Behin berdel errea eta gero, Lauroba eta Manent taldeen kontzertua hasi zen, 21:30ean. Eta hortik aurrera jaia etenik gabe ospatu zuten mutrikuarrek eta beste herrietako bizilagunek.
Berdel Aipameneko BIDEOA IKUSGAIArgazki galeria [nggallery ID=139]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.