Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko Itzulia Etxebarritik pasatuko da bihar arratsaldean

Etxebarria,Markina-Xemein
2014/04/08
tropela Gipuzkoatik, Iparraldetik, Nafarroatik eta Arabatik igarota, Bizkaian sartuko da bihar Euskal Herriko 54. Itzulia. Gasteiztik Arratera bidean, Markina-Xemeingo Barinaga auzotik eta Etxebarritik pasatuko da tropela. Gaur berriz, 194,7 kilometroko etapa luzea dute aurretik txirrindulariek. Urdazubitik abiatuta, Nafarroaren zati handi bat zeharkatu beharko du tropelak, Araban sartu, Gaztela eta Leongo Trebiñu herritik pasa eta Gasteizera iristeko. 3. mailako bi eta 2. mailako beste bi mendate igaro beharko dituzte txirrindulariek helmugara heldu orduko. Euskal Herriko Itzuliko lehen kilometroak egin dira, eta lasterketaren buru egoteko lehia bizia dago. Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindularia garaile izan zen lehen etapan, Ordizian, Movistar taldeko Alejandro Valverde gainditu eta gero. Atzo lehiatu zen bigarren etapan, aldiz, Omega Pharma taldeko Tony Martinentzat izan zen garaipena. Zazpi txirrindularik ihes egin zuten atzokoan: Gorka Izagirrek (MOV), Dupontek (ALM), Jungelsek (TFR), Malacarnek (EUC), T. Martinek eta Bakelantsek (OPQ), Monfortek (LTB). Baina, azkenean, Tony Martin bakarrik geratu zen aurrean, eta tropelak ezin izan zuen harrapatu. Bestalde, sailkapenaren buruan dauden Alberto Contador eta Alejandro Valverde erasoan ibili ziren batak bestea atzean utzi nahian baina, ez zuten bestearen errubedarik galdu. Beraz, ez zen sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik gertatu, eta Contadorrek lidergoan jarraitzen du. Intxausti eta Txurruka Hemeretzi talde eta 188 txirrindulari dabiltza Euskal Herriko Itzulian, euretatik hamar euskal txirrindulariak dira, eta tartean daude Beñat Intxausti Movistar Team taldeko txirrindulari muxikarra eta Amets Txurruka Caja Rural-Seguros RGA taldeko etxebarritarra. Movistar taldeko txirrindularia 32. postuan sailkatu zen lehen etapan eta 92. bigarrenean, Caja Ruralekoa aldiz, 65. eta 138. ailegatu da. Podiumera itzultzeko asmoagaz hasi du itzulia Intxaustik baina «oso saila» izango dela dio «aurkari asko eta oso onak daudelako». Podiuma Markina-Xemeingo erlojupekoan erabakiko dela uste du muxikarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.