Ekainaren 30etik uztailaren 30era arte,
udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute Markina-Xemeingo umeek.
Olgetan udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere Markina-Xemeingo Udalak, eta adinaren araberako taldeak, espazioak zein ekintzak antolatuko dituzte. Apirilaren 15era arte edukiko dute umeek izena emateko aukera.
2000 urtean jaiotakoetatik hasi eta 2011ra arteko umeak parte hartu ahalko dute aurten, udalekuetan. Adinaren arabera, hiru taldetan banatuta egongo dira: Kulunkan, Bilin Boloka eta Alarauke. Astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara batuko dira umeak elkarregaz hezi, jolastu eta ikasteko.
14 urtetik gorako gazteek ere udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute.
Ekainaren 25etik 30era, Donibane Garazi eta Getaria lotuko dituen
Udaleku Ibiltaria egingo da.
Ume zein gazteek
udaletxeko harreran, bibliotekan zein www.markina-xemein.com webgunean eskuratu ahal dituzte izena emoteko orriak. Gazteen udaleku ibiltariak 85 euro balio ditu pertsonako, Olgetaneko udalekuek berriz, 100 euro umeko.
Bestalde, XATek antolatutako akanpada ere egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.