Mutrikuko institutuak Ekintzaile Eguna hartuko du bihar
Institutuko areto nagusian egingo dira ekintzak, 09:00etan hasita. Iñaki Iparragirre Urratsbat proiektuko koordinatzaileak egingo du aurkezpena. Joseba Palenzuela alkateak, Ihnar Mutiozabal ekintzaileak, Joseba Solabarrieta irakasleak ere hartuko dute parte Ekintzaile Egunean. Ekintzailetasuna sustatzeko Ametsen ekaitza 5.0 tailerraren berri ere emango dute saioan. Herritar guztiek parte har dezakete biharko jardunaldian.