
Aranaren margolanak
Tortura… Etenik gabeko katea! izenburupean egingo dira ekitaldiak, bihar hasi eta apirilaren 21era arte.
Radixu Irratiko Ein Daigun Bidi irratsaioko kideen laguntzagaz antolatu ditu ekintzak Luterlek. Eta irratsaio berezi batekin hasi ere hasiko dira jardunaldiak bihar:
Torturarekin biziz erakusketaren inguruko elkarrizketa egingo diote, zuzenean, Rosi Arana Txakartegi Gernika-Lumoko preso ohiari eta margolariari. 21:00etatik 22:00etara arte egongo da entzungai, 105.5 FMn edo radixu.info-n.
Ez da hori izango jardunaldien barruan egingo den irratsaio bakarra. Datorren eguaztenean, apirilak 16, 22:00etatik 24:00etara, Andoni Arrizabalagaren anai Jon Arrizabalagari elkarrizketa egingo diote Azken Mohikanoak saioan.
Izen-abizendun erakusketa
Bestalde, apirilaren 11tik 21era bitartean, Arana Txakartegiren Torturarekin biziz margolan erakusketa egongo da ikusgai, Udal Erakusketa Aretoan. Astegunetan 18:30etik 21:00etara egongo da zabalik, eta jai egunetan, ostera, goizez eta arratsaldez: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara bitartean. 11 margolan egongo dira ikusgai. «Bakoitzean torturak sufritu dituztenen esaldi laburrak irakurri ahalko dira», esan du Ion Iñaki Artetxe Luterleko kideak. Aretoan bertan instalazio bat egingo dute, performance antzerako bat.
Jardunaldiari lotuta, Globhito-ren 24. zenbakia kaleratuko du Luterlek. Erakusketari buruzko aipamena eta jardunaldien egitaraua jasoko du berripaperak. 400 ale banatuko dituzte herriko hainbat tabernatan, Zurrumu