
Tailerra 18:00etatik 20:00etara arte emango da, Luardo Etxean.
Interesatuek apirilaren 10a dute izena emateko azken eguna. Tailerrean
idazketa eta bereziki sormena landuko dira. Interesatuta daudenek turismo bulegora jo beharko dute: 943-60 33 78 telefono zenbakira deitu behar da edo
turismo@mutriku.net helbidera idatzi. 20 euro ordaindu beharko dira baina ikasle eta langabetuentzat doan izango da.