Palpalian prozesuaren Atzan etxadia egingo da Lekeition, zapatuan. 18:00etan, Eskolapean batu eta gazte, guraso zein herritarrak kalejiran abiatuko dira Gazte Gunera diagnostikoaren berri entzun eta ospakizunean parte hartzeko.
Haur eta gazteen aisialdiaren inguruan hausnarketa egiteko asmoz, 2013ko urrian, Palpalian prosezua hasi zuten Lekeition, Hainbat haur, gazte, guraso eta herritarren iritzia jaso ondoren, ondorioak atera zituzten 2014ko otsailean, eta orain, ondorio horiek herritarrei aurkeztuko dizkiete, euren iritzia jakiteko asmoz. Azken helburua, datorren ikasturtera begira, udal aisialdi zerbitzuen proposamen bat aurkeztea dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak.
Haurrentzat, ipuin kontaketa egongo da, guraso eta herritarrentzat berriz, kafea eta pastak. Azkenik, amaitzeko, pastel lehiaketa antolatuko dute gazteek. Lau edo bost laguneko taldeak egingo dira eta bakoitzak eraman beharko ditu osagaiak.