Q sukarragaz gaixo dauden
bi talde atzeman dituztela esan zuen atzo Bizkaiko Foru Aldundiak: Bilbon eta Berriatuan. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan hamar lagun inguru dira infektatuta dauden berriatuarrak, gutxi gorabehera. Baina errealitatea bestelakoa da. Imanol Mugartegi Berriatuko alkateak HITZAri jakin eragin dionez, “oharra txarto zabaldu dute. Berriatuan ez da inor kutsatu”.
Infekzioaren iturriari dagokionez ostera,
Aldundiak infekzioaren iturria Lea-Artibaitik datorrela esan du. “Zamarretara bota behar ez diren hondakinak botatzearren sortu da infekzioa”.
Markina-Xemeinen ere kutsatuta dauden herritarrak daudela esan du Euskadi Irratiak. “Orain aztertzen ari dira Bilbon kutsatutakoak eta Markina-Xemeingoak iturri beretik kutsatu badira edo ez”. Izan ere,
infekzioa arrunta da eta sasoi honetan abeltzantzan lan egiten dutenen artean ohikoa da Q sukarra.
Bilbokoei dagokienez, Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Plantako (TMB) langileak dira kutsatu direnak.
Izatez, gaixotasuna infekzio bat da, baina Q sukarra moduan ezagutzen da.
Berriatuan hamar lagun inguru kutsatu direla dio Aldundiak; Bilbon, momentuz, 8 daude kutsatuta eta 25 langile diagnostiko zehatzik barik daude
Kutsatuak gehiago dira Bilbon. Aldundiak esan duenez, hango kasuan, zentroan ardi eta behi hondakinak filtratu dira hondakinak kudeatzeko sisteman. Guztira 8 langile daude kutsatuta eta 25 langilek oraindik ez dute diagnostiko zehatzik.
Egoera horren aurrean,
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean dihardutela jakitera eman dute. “Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia elkarrekin lanean gaude Q sukarraren brote epidemikoak kontrolatzeko. Osasun publikoko arazoa da, eta dagoeneko zenbait prebentzio neurri hartu dira”. Momentuz, informazioa zabaldu, infekzioa gehiago ez zabaltzeko neurriak hartu, higiene eta garbiketa lanak bete eta lan prozedurako ekintzak dira abian jarri dituztenak.
Infekzioaren iturria Lea-Artibain dagoela esan du Aldundiak. Halaber, infekzioa zamarretara bota behar ez diren hondakinak botatzearren sortu dela esan du
Horretaz gain, Bilboko hondakinen zentroan filtratutako animalia hondakinen inguruan ere zehaztasun gehiago eman du Aldundiak. “
Gizakiak jateko ez diren atalak dira filtratu direnak, buruak eta ardi edo ahuntz azala, esaterako”.
Halaber, Bilboko zentroak hondakinen inguruan egin duen kudeaketa gogor kritikatu du. Eta infekzioaren iturria topatzeko lanean jarraituko dutela gaineratu dute bai Aldundiak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere.
Q sukarraren sintomak:
- Inkubazio epea 10 eta 40 egun artekoa da.
- Infekzioen erdiak sintomarik gabeko infekzioak direla. Horietan infektatutako pertsonak ez du gaitzarik garatzen, edo sintomatologia oso arina izaten du.
- Sintomak agertzen direnean gripearen antzekoak dira: sukar handia, mialgiak, buruko mina…; baita eztul lehorra ere.
- Gaixo askorengan ezohiko pneumonia agertzen da, urriagoak izanik -baina baita larriagoak ere- gibel edo bihotzeko kalteak.
Q sukarraren aurkako tratamendua:
Hona hemen
Q sukarraren inguruko informazio gehiago: EGIN KLIK HEMEN.
Bizkaiko Foru Aldundiaren oharra