Itzuliko erlojupekoa egin bitartean Bilborako autobus zerbitzu berezia egongo da Markina-Xemeinen

????????????????? Zapatuan, Euskal Herriko Itzuliaren erlojupekoak irauten duen bitartean, Biskaibuseko autobusak ez dira Markina-Xemeindik pasatuko baina, Bilborainoko autobus zerbitzua mantendu egingo da, Ondarroarekin lotura eginda. Ondarroan, betiko orduan irtengo dute Bilborako autobusak eta suhiltzaileen pareraino ailegatuko dira. Hantxe hartu beharko du autobusa Markina-Xemeindik Bilbora joan nahi duenak. Hauxe izango da Markina-Xemein eta Ondarroa artean egongo diren autobus berezien ordutegia: Ondarroatik 13:45ean, 14:45ean, 15:45ean, 16:45ean eta 17:45ean irtengo dute. Markina-Xemeindik, 14:10ean, 15:10ean, 16:10ean, 17:10ean eta 18:10ean irtengo dute.