
https://www.youtube.com/watch?v=94q_q9DQtSE Ben Swift (Sky) nagusi izan da gaur (apirilak 11), Eibar eta Markina-Xemein artean lehiatu den Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapan. Britainiarra hogei bat txirrindulariz osatutako talde txiki bateko azkarrena izan da. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Alejandro Valverde (Movistar) faboritoak talde berean heldu dira. Alejandro Valderde bigarren sartu da helmugan Michal Kwiatkowski lepoan duela. 9. egin du Alberto Contadorrek.