
Bizikleta gogoko duten 8 eta 14 urte arteko neska-mutilei txirrinduan ibiltzen ikasi eta kirol dibertigarri eta osasuntsu bategaz gozatzeko aukera ematen die
Lekeitialde Txirrindulari Elkarteak. Mendiko bizikleta probetan parte hartuaz hasten dute denboraldia eta errepideko zirkuituetan parte hartzen dute gero.
Martxo amaieran hasten da txirrindularitza denboraldia eta parte hartu nahi duten guztientzako ateak zabalik ditu Lekeitioko txirrindulari taldeak. Irailaren azkenera arte ibiliko dira bizkai osoko probetan parte hartzen, abuztuan, oporraldiko geldialdia eginda. «Bizikleta bat besterik ez da behar parte hartzeko berdin da mendiko bizikleta izan ala errepidekoa», azaldu dute Lekeitialdeko arduradunek.
Lau arduradun izango dituzte ume eta gazteek irakatsi eta laguntzeko. Herrian, mendian zein errepidean zelan ibili behar den irakasten diete eta beti lagunduta ibiltzen direla azpimarratu dute Lekeitialdekoek. «Bata bestearen atzetik banaka ibiltzen erakusten diegu eta segurtasun neurriak hartzen», zehaztu dute.
Txirrindularitza probatu nahi dutenentzat helbide elektroniko bat eta bi telefono zenbaki jarri dituzte eskura, kontaktuan jarri ahal izateko:
lekeitialde@gmail .com eta
665 74 93 98 eta
688 64 40 93 telefono zenbakiak. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.