
https://www.youtube.com/watch?v=-UJ0xV8U-Qg&feature=youtu.be Alberto Contadorrek bere hirugarren itzulia lortu du gaur Markina-Xemeinen. Tinkoff-Saxo taldeko txirrindularia bigarren geratu da itzuliaren azken etapan erlojupeko bikaina egin ondoren, eta Euskal Herriko Itzuliko podiumaren gorenera igo da.

https://www.youtube.com/watch?v=94q_q9DQtSE Itzuliko azken etapa, zapatukoa, erlojuaren kontrako bakarkako saioa izango da. Danetara 25,9 kilometroko egin beharko dituzte txirrindulariek Markina-Xemein inguruetan zehar. Etapa horrek bi muino izango ditu, Gontzugaraiganekoa eta Santa Eufemiakoa, azken hau helmugatik 5 kilometrotara. Kontutan hartzekoa izango da azken kilometro eta erdia Markina-Xemeingo kaleetatik barrena izango dela.