Itzuliaren azkena, Markina-Xemeinen
https://www.youtube.com/watch?v=94q_q9DQtSE Itzuliko azken etapa, zapatukoa, erlojuaren kontrako bakarkako saioa izango da. Danetara 25,9 kilometroko egin beharko dituzte txirrindulariek Markina-Xemein inguruetan zehar. Etapa horrek bi muino izango ditu, Gontzugaraiganekoa eta Santa Eufemiakoa, azken hau helmugatik 5 kilometrotara. Kontutan hartzekoa izango da azken kilometro eta erdia Markina-Xemeingo kaleetatik barrena izango dela.
Erlojupekoak irauten duen bitartean, itxita egongo dira Markina-Xemeingo sarrerak, eta autorik ere ezin izango da mugitu herri barruan. 13:30ak aldera itxiko dute errepidea eta 17:30eta 18:00ak aldera zabalduko dituzte berriro. Bestalde, aparkaleku batzuk ere utzik mantendu behar dira zapatura bitartean. Markina-Xemeingo Udalak jadanik zintaz eta seinaleekin markatu ditu itxita egongo diren guneak.
Erlojupekoa-irteera orduak