https://www.youtube.com/watch?v=Up2_T2fSUqw Zapatuan, Markina-Xemeingo Gure Esku Dago taldeak giza katea egin zuen, Zelaian. Ekintzak jendetza batu zuen Markina-Xemeingo erdigunean. Orain arte saldutako metroak zenbat diren eta aurrera begira taldeak dituen erronkak azpimarratu eta gero, herritarrek giza katea egin zuten. Zelaia inguratuz, berriro ere frontoi txikiaren parera gerturatu ziren parte hartzaileak. Eta behin ekintza hori eginda, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Eskuetan abestia ipini eta dantzan egin zuten han bildutakoek.