Gure Esku Dagok ekitaldi jendetsuak egin ditu asteburuan

https://www.youtube.com/watch?v=Up2_T2fSUqw Zapatuan, Markina-Xemeingo Gure Esku Dago taldeak giza katea egin zuen, Zelaian. Ekintzak jendetza batu zuen Markina-Xemeingo erdigunean. Orain arte saldutako metroak zenbat diren eta aurrera begira taldeak dituen erronkak azpimarratu eta gero, herritarrek giza katea egin zuten. Zelaia inguratuz, berriro ere frontoi txikiaren parera gerturatu ziren parte hartzaileak. Eta behin ekintza hori eginda, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Eskuetan abestia ipini eta dantzan egin zuten han bildutakoek.

Zapatuan, Markina-Xemeingo Gure Esku Dago taldeak giza katea egin zuen, Zelaian. Ekintzak jendetza batu zuen Markina-Xemeingo erdigunean. Orain arte saldutako metroak zenbat diren eta aurrera begira taldeak dituen erronkak azpimarratu eta gero, herritarrek giza katea egin zuten. Zelaia inguratuz, berriro ere frontoi txikiaren parera gerturatu ziren parte hartzaileak. Eta behin ekintza hori eginda, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Eskuetan abestia ipini eta dantzan egin zuten han bildutakoek. Oraingoz, 212 metro salduta dituztela jakitera eman zuen Gure Esku Dago taldeko Mari Eli Ituartek, eta Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Aulesti, Gizaburuaga eta Munitibarren artean 800 metro lortzeko erronka jarri dutela.
GURE_ESKU_DAGO_LEKEITIO__M

Lekeitiarrak eta mendexarrak, Kalamendin

Lekeitio, Mendexa eta Ondarroa, metrorik metro Lekittoko Gure Esku Dagoren eskutik txikiteo kantaria egin zen zapatuan. 19:30ean hasi eta gaueko ordu txikietan amaitu zen, Txikirri-Txikirri taldearen abesti eta dantza artean. Domekan, ostera, Lekeitioko eta Mendexako mendizaleek mendi martxa egin zuten Kalamendira. 09:00etan irten zuten Eskolapetik, eta Leagi dorretxeko bidegurutzean egin zuten bat mendexarrekin. Ondarroan, bestalde, 500. metroa saldu dute asteburuan, eta 600 metro lortzeko bidea hasi dute. Argazki galeria [nggallery ID=143]