
Lekeitioko osoko bilkura
Euskal Herriko udal eta hautetsien biltzarrak Euskal Herriko hainbat udaletan aurkeztu du mozioa, eta, zehaztu duenez, 68 udalek egin dute bat berorrekin; tartean, Aulestiko, Lekeitioko, Ondarroako eta Mutrikuko udalek. Mozioa onartuta, euskal herritartasunaren aldeko herri dinamika bultzatzera dei egiten dute udalek, eta, horrekin batera, herritartasun hori agiri ofizial baten bidez adierazteko zilegitasuna aldarrikatu dute.
Herritarrei zuzendutako eskaerarik ere jasotzen du mozioak. Hain zuzen, bat egin dutenek herritar guztiak gonbidatu dituzte “garena eta sentitzen duguna” jendaurrean adieraztera, kaleetan eta eraikin publiko nahiz pribatuetan Euskal Herriko ikurrak jarriz. Azkenik, joan den domekan Etxarri-Aranatzen egindako galdeketari eta Gure Esku dinamikak ekainaren 8rako antolatu duen giza kateari babesa eman diote mozioagaz bat egin duten udalek.
Mozioa ezohiko bilkuretan onartu duten udalak:
- Gipuzkoa (27): Aduna, Albiztur, Antzuola, Arama, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Berastegi, Bergara, Bidania-Goiatz, Deba, Hernani, Irura, Lazkao, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Orendain, Segura, Tolosa, Usurbil, Zaldibia, Zarautz, Zestoa.
- Bizkaia (12): Ajangiz, Arrankudiaga, Atxondo, Aulesti, Busturia, Dima, Ea, Lekeitio, Nabarniz, Ondarroa, Otxandio, Urduña.
- Nafarroa Garaia (12): Arantza, Arbizu, Areso, Bakaiku, Basaburua, Bertizarana, Etxalar, Goizueta, Lakuntza, Lesaka, Olazti, Uharte Arakil.
- Araba (3): Aramaio, Asparrena, Legutio.
Ohiko osoko bilkuretan onartu dutenak:
- Gipuzkoa (9): Altzo, Amezketa, Anoeta, Azpeitia, Berrobi, Eskoriatza, Ezkio-Itxaso, Orexa, Zizurkil.
- Bizkaia (3): Larrabetzu, Mañaria, Meñaka.
- Nafarroa Garaia (2): Agoitz, Iturmendi.
Dokumentua: