Adjudikazioaren deialdia egin du udal gobernuak, eta interesatuek maiatzaren 14a dute eskaintzak aurkezteko azken eguna.
Eraikinaren ustiapen epea hamar urterako finkatu du udal gobernuak, bost urtez luzatzeko aukeragaz. Eskaintzaren gutxieneko kanona 158.400 eurokoa da: lehen eta bigarren urtean eskaintzaren %6,82 ordainduko da; hirugarren urtean %8,35; laugarren urtean %9,85; bosgarren urtetik hamargarren urtera eskaintzaren %11,36; eta seigarren urtetik aurrera portzentaje horiek aldatu egingo dira, KPIren eguneraketa dela eta.
Informazioa 94-683 36 77 telefonoan edo
www.ondarroa.eu helbidean eskura daiteke.