Lea-Artibai Ikastetxeak inaugurazio ekitaldi bat antolatu du Lean Eskola egongo den eraikinean, lehen Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan hain zuzen
. Ekitaldia 11:30etan hasiko da Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria den Isabel Mendigurenen eskutik. Ondoren, Espainiako Renault Consultingeko zuzendariak Antonio Fernandez Alvarezek, Mondragon Korporazioko lehendakari ordeak Victor Arrizabalaga Eluk, eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariordeak Jorge Arevalok berba egingo dute.
Lean eskola, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza Saileko Kontseilariordetzak bultzatutako ekimena da.
Instalazioen guztizko
azalera 400 metro karratukoa da eta ikasleek enpresen egunerokoan jazotzen diren proiektuen tankerako simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago, horien bidez proiektuak aurrera eramateko kostuak eta esfortzuak gutxitzen ikasiko dute. Modu berean, coaching klase pertsonaliatuak jasoko dituzte beraien profil profesionalak moldatu eta prestatzeko. Lean kultura prozesu produktiboaren balorerik ez duena ezabatu eta lehiakortasuna irabaztean datza.
Momentu honetan, Lean eskola lehen prestakuntza programan parte hartuko duten hamabost ikasleen aukeraketa prozesuan murgilduta dago. Arduradunak, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako zentroetako ikasleei elkarrizketa pertsonalak egiten dabiltzala jakitera eman dute Lea Artibai Ikastetxekoek.