'Gazteria, lana eta prekarietatea' txostena aurkeztuko du Ernaik, Lekeition
Bihar, 19:00etan Azkue aretoan, “Gazteria, lana eta prekarietatea” txostena aurkeztuko du Ernaik. Gazteek prekarietatea zelan bizi duten eta zelan eragiten dieten hausnartzeko aukera izango da, eta alternatibarako proposamenak ere luzatuko dituzte.
Bestalde, apirilaren 26an, zapatua, 19:00etan Eskolapian, Gazte Burujabe Mosaikoa eraikiko dute.