Markina-Xemeingo Udalak 20.000 euro gastatu ditu Euskal Herriko Itzuliaren antolakuntzan
Euskal Herriko itzuliko Markina-Xemeingo etapen kostua 90.000 eurokoa izan da. Hortik, 12.750 euro ordaindu ditu Markina-Xemeingo Udalak; eta gainontzekoa, inguruko enpresek eta udalek. Udalak bere gain hartu ditu antolakuntzari lotutako hainbat gastu ere, bideen egokitzapenari lotutakoak batik bat, eta, horrenbestez, Udalak egindako gastua 20.000 euro ingurukoa izan da (12.750 euroak barne). “Euskal Herriko itzulia World Tourrean dago, munduko lasterketa garrantzitsuenen artean. Horrek esan gura du, daukan kategoriagatik, mundu osoan ikusi dela; Merezi izan du.” adierazi du udalak.
