Ondarroako Boga-Boga emakumeen elkarteak bazkaria antolatu du maiatzaren 13rako
Bazkari berezia ari dira prestatzen. Mari Asun Ramos Boga-Boga elkartearen koordinatzaileari 25 urtean egin duen lana eskertuko diete, haren erretiroaren harira. Ondarroako Erretegi Joxe Manuelen izango da bazkaria, eta izena eman nahi dutenek 94-683 24 65 edo 600 82 47 41 telefono zenbakira deituta egin beharko dute erreserba. «Animatu eta etorri», esan dute antolatzaileek.