Auzokonposten lehen emaitzak onak izan direla baieztatu du Markina-Xemeingo Udalak
Sporako ingurumen zerbitzuetako teknikariak auzokonposta guneetan egon dira eta erabiltzaileak ondo dihardutela azaldu du Markina-Xemeingo Udalak. Beste alde batetik, orain arte haragia eta arraina ez botatzeko esanda zegoen arren, hemendik aurrera, gune bietan bota daitekeela jakitera eman dute. “Hori bai, ezin da plastikorik bota, nahiz eta biodegragarriak edo konpostagarriak izan”, zehaztu du udalak.
Ikastarora lehen joan ez zirenei eta azken asteotan izena eman dutenei beste ikastaro batera deituko zaie Aste Santuen ostean. “Beti esan den moduan izen-ematea irekita dago, eta ahalegina egingo da denei tokia egiteko”, azpimarratu du udalak.
