Barikuan hasiko dira Etxebarrian Paskuetako idi probak. 61. Sari Handia
bost egunetan lehiatuko da aurten, eta
hamasei idi pare arituko dira jokoan.
Barikuan, 22:00etan hasiko da norgehiagoka. Lehenengo egunean,
Juan Luis Biritxinagaren idiak (Bakio),
Muebles Urrutiarenak (Mungia),
Arientzarenak (Elorrio) eta
Iñaki Lopategirenak (Birle) aterako dira Etxebarriko probalekura.
Zapatuan ere, ordu berean,
22:00etan hasiko da neurketa, baina oraingoan, hiru izango dira parte hartzaileak:
Ianire Alegria (Bermeo),
Igeldo (Zumarraga) eta
Iñigo Goikoetxea (Loiu).
Domekan eta astelehenean,
18:00etan izango dute probak ikustera joateko ordua zaletuek. Egun bakoitzean, hiru idi bikote neurtuko dira. Domekan,
Soarteren (Elgoibar),
Zubibarriren (Markina-Xemein) eta
Retegiren (Oiartzun) idiak ahaleginduko dira ahalik eta untza gehien egiten; astelehenenan, berriz,
Lurberrirenak (Billela),
Jose Ramon Belarretarenak (Bergara) eta
Maixenarenak (Aulesti).
Paskuetako proben azken egunean,
martitzenean,
Laskiren (Birle),
Oliden (Orio) eta
Txomin Renteriaren (Bakio) idien txanda izango da, eta
22:00etan hasiko da dema.
Hiru idi pare horien lana amaituta jakingo da zeinek eramango duen aurtengo manta. Irabazleak, gainera,
1.600 euro, txapela eta garaikurra ere eskuratuko ditu. Bigarrenarentzat, 1.400 euroko diru saria eta garaikurra dago eta hirugarrenarentzat 1.200 euroko saria eta garaikurra. Denetara, 15 sari banatuko dituzte. Bestalde, Lea-Artibai eskualdeko lehenengoarentzat 300 euroko saria eta akuilu sorta egongo dira. Aurten bi izango dira eskualdeko partaideak: Markina-Xemeingo Zubibarri eta Aulestiko Maixena.