35 urteko entrenatzaile berriatuarrak gaur (apirilak 16) sinatu du luzapena talde txuri-urdinagaz.
Kontratua udan amaitzen zitzaionela-eta, Jokin Aperribay Realeko presidentearen eskaintzari heldu eta beste bi urtetarako sinatu du Arrasatek kontratua. “Daukan gaitasunagatik, Realaren inguruan dakien guztiagatik eta taldeak dituen aukerengatik berritu diogu kontratua Arrasateri”, esan du Aperribaik.

“Aurreratu nuen moduan, banekien Arrasatek ez zuela zalantzarik edukiko kontratu luzapena sinatzerakoan”, azaldu du Aperribaik. Halaber, Arrasaterengan konfidantza daukatela gaineratu du. “Azken emaitzek ez dute akordion honetan eraginik eduki. Jarraikortasuna eta egonkortasuna bilatzen ditugu”.
Arrasatek, bere aldetik, beregain ipinitako konfidantza eskertu nahi izan dio talde osoari. “Kofindantza eskertzen dut. Akordio hau bi aldeen arteko harreman onaren isla da. Orain, lanean jarraitzea tokatzen zaigu”.
Aperribaik orain arte Arrasatek egindako lana goraipatu du. “Aurrera begira Arrasatek hobetu egingo du bere lana. Baina momentuz, Realari ekarpena egiten ari da. Eta urte askoan Realagaz jarraitzea espero dugu”.
Hurrengo denboraldiari nola aurre egingo dion galdetzean, ondokoa erantzun du Arrasatek. “Momentuz ez gaude hurrengo denboraldira begira. Aurtengo denboraldia amaitzeko geratzen diren jardunaldiei begira gaude.
Azken bost jardunaldietan dena eman eta gure lana fintzen saiatuko gara”.

Adierazpen horren aurrean, Realeko Kirol Zuzendariak udan ekindako bidean jarraitu nahi dutela esan du. “Joan den urteko udan Arrasate entrenatzaile ipini zenean hartutako bidean aurrera egiten jarraitzen dugu. Eta bide horretan, Arrasatek gure babes osoa daukala jakitea nahi dugu”.
Bestelako aldaketarik ezean,
Arrasatek Realeko entrenatzaile izaten jarraituko du, 2016ko ekainaren 20ra arte.