
Irteera
apirilaren 27an izango da, domeka,
08:30ean Eleizaldeko taberna ondotik. «Mendexako muga guztietatik barrena egingo dugu ibilaldia. Herriak dituen auzoak hobeto ezagutzeko balioko digu honek», azaldu dute Kuku-Habixakoek.
Gauzak horrela, Eleizaldetik irten eta Likona alderantz egingo dute ibilaldian parte hartuko duten herritarrek, eta, handik, Karraspio gainera joango dira. Hondartza ondotik Lea ibilbideko bide gorria hartuko dute eta handik, Iturreta auzorantz gorantz egingo dute.
08:30ean Eleizaldetik urtengo duten lehen taldearekin batu ezin direnek, beranduago batzeko aukera izango dute. «10:00etan aldera nahi duenak taldearekin bat egin dezake Iturreta auzoan», gaineratu dute.
Iturretan geldialdi tekniko bat bezalakoa egingo dute. Iturretan beranduago datozenak eta hasierakoak batu ostean, Baurdo aldera egingo dute, eta Itxasgain parera jaitsiko dira. Handik, errepidetik, Zelai aldera joango dira ibilbidea amaitu eta txokoan
hamaiketakoa hartzeko. Ibilbide osoa
lau bat orduan egin daitekeela adierazi dute antolatzaileek.