Ondarroako Ibaiondoko konposta gunearen erabiltzaileek lehen konposta jaso zuten atzo
Abuztuan hasi ziren etxeko hondakin organikoak konpostatzen, eta zortzi hilabete beranduago 1.000 kilo konpost lortu dute. Familiek euren etxeko loreentzako edo baratzerako behar duten konposta hartu dute. Auzoko bizilagun batzuek ere hartu dute konposta euren etxerako. Geratu den beste konposta Ibaiondoko erreka alboan iaz landatutako arbolei bota zaie.
Hurrengo konposta hiru hilabete barru banatuko dela azaldu du Ondarroako Udal Ingurumen Batzordeak.