Ongi etorria emango diote Lekeition Isaac Kortabitarte iheslari ohiari

Isaac Kortabitarte iheslari politiko ohiari ongi etorria emango diote Lekeition. Apirilaren 24 eta 25erako antolatu dituzte ekimenak. Apirilaren 24an hitzaldia egongo da 19:30ean kultur etxean, 25ean, berriz, ekitaldia eta afaria egingo dira. ISAAC_KORTABITARTE__IHESLA 20:00etan hasiko da plazako monolitoan burutuko den ekitaldia eta afaria, ostera, 22:00etan, Beitian. Afarira joan nahi duenak Galarrenan eskuratu ahal ditu txartelak, 22 eurotan.