ELAk, LABek eta EHNEk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute Mutrikun
Hiru sindikatuek euren atxikimendua eman diote erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikari. Horrela ba, ekainaren 8an, Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katean parte hartzeko konpromisoa hartu dute sindikatuek. Zehatz esateko, Mutrikuko taldearekin bat egin dute ELAk, LABek eta EHNEk.
Zapatuan eman zioten atxikimendua dinamikari eta konpromiso hori agerian geratzeko, talde argazkia atera zuten.
Metroei dagokienez, salmentak “aurrera” doazela baina oraindik “esku gehiago” behar direla gaineratu du Ugartek. “300 pertsonen konpromisoa edukitzera ailegatu behar gara. Momentuz, 200era heltzen gaude”.
Gure Esku Dago Eguna, maiatzean
Baina hori ez da Mutrikuko Gure Esku Dago taldeak egin duen gauza bakarrak. Orain arte egindako bidea indartzeko eta aurrera begira konpromiso gehiago lortzeko, maiatzerako Gure Esku Dago Eguna antolatuko dute mutrikuarrek. “Ez dakigu zein egunetan egingo dugun. Dakigun gauza bakarra da zapatua izango dela eta maiatzean egingo dela. Beste xehetasun guztiak datozen egunetan zehaztuko ditugu”, azaldu du Arantza Ugarte taldeko kideak.
Argazki galeria [nggallery ID=144]