
Abel Urizarbarrena bide onetik hasi du asteburuan jokatu den Espainiako Supermotard txapelketa. Pilotu markina-xemeindarrak bigarren postua eskuratu zuen Alacanteko Villena herrian lehiatu zen txapelketako lehen hitzorduan.
Zapatuko sailkapenean hirugarren geratu zen Urizarbarrena aurrekoetatik denbora gutxi-gutxira. Domekako lehen zatian ezin izan zituen Joan Lopez eta Ford Dunn gainditu baina bigarrenean, ostera, aurrea hartzea lortu zuen Markina-Xemeingo gidariak. Lehen postuan ere jarri zen Urizarbarrena, baina erorketa baten ondorioz, bosgarren postura arte jaitsi zen. Berriro motor gainean, gogor eutsi eta bigarren postua eskuratzea lortu zuen.
Abel Urizarbarrenak SM35 kategorian lehiatzen du TM Racing motorragaz.