
Berriatua eta bertoko biztanleak
San Gregorio jaiak ospatzen hasiak dira dagoeneko. Gaur
Gazte Eguna ospatu dute. Hain zuzen ere, aurtengo jaietako lehen eguna ospatu ere. Herri apainketarekin hasi dute Gazte Eguna Berriatuko gazteek.
Satorzulo Gaztetxea eta inguruak «ederto» apaindu ostean, herria jai kolorea hartzen hasi da.
Bazkalordua hurbiltzen hasi den heinean denak Mendibarren frontoian batzen hasi dira. Eguraldi kaxkarra zegoela eta, Mendibarren frontoian egin dituzte kalean egitekoak ziren ekimenetako asko. Bazkal aurretik, adibidez, Maiatzaren 1aren egunarekin zerikusia duen parodia bat ere egin dute. Bertan, Berriatuko
bi gazte Gardotzako industrialdearen sarreran kateatzen zirela antzeztu dute «gazteek bizi duten langabezia» salatzeko. Beste pertsonaia batzuen artean, gazteei «hitza ematen zien» irratiko kazetaria eta haiek kritikatzen zituen lan ministra ere agertu dira. Ostean, frontoian bertan egin duten paella janean 60 lagun inguru batu dira. Bapo bazkaldu eta gero,
gazte jolasak egin dituzte. “Herri kirol antzeko batzuk egin ditugu, baina aldaketaren bat edo beste dizkiegu, gaurkotasun pixka bat emanda”, azaldu dute Gazte Asanbladako kideek. Kirolarekin jarraituz, iluntzean,
Xunba giroan dantzan aritu ziten Berriatuko gazteak. Eguna ondo amaitzeko kontzertuekin jarraituko dute. 22:30etik aurrera Pixontxis, Sustrajah band eta Ezten giro moduko taldeen doinuak entzuteko aukera egongo da Berriatuko Satorzulo gaztetxean.