
2014ko Peru Abarka Album Lehiaketak badauka idazlan irabazlea: Castillo Suarezen
Zerua berun lana. Epaimahaiaren berbetan, barne bidaia baten flash itsugarriek osatzen dute
Zerua berun prosaren eta poesiaren artean zangalatraba idatzitako lana. “Lerrokada sendo eta irudiz beteen bitartez, egileak bere baitako zauriak arakatzen ditu oroimena, haurtzaroa, amodioa, inkomunikazioa, eta erbestea gristasun itogarritik askatu nahian”, azpimarratu dute.
Danetara, 13 idazlek hartu dute parte lehiaketan, 10 emakumek eta 3 gizonek, eta 14 lan aurkeztu dituzte. Lurralde guztietatik ailegatu dira lanak.
Orain ilustratzaileen txanda hasi da, eta proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 27ra arte. Irabazleen lana Ibaizabal argitaletxeak ergitaratuko du eta 1.700 euroko diru ordaina lortuko dute.
Oinarriak eta ilustratu beharko den narrazio testua euskeraz zein gaztelaniaz peruabarka.wordpress.com blogean dago eskura.