197 puntugaz, Gorka Ostolaza
Potxis izan zen Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketanpuntu gehien lortu zituen bertsolaria. Atzetik Eneko Arrate markina-xemeindarra geratu zen, 192 puntugaz. Oier Azula Aurrekoetxea (172,5) eta Aitor Arrizubieta Egaña
Toko (163,5) hiru eta laugarren postuan geratu ziren, hurrenez hurren.

Areto bete jenderen aurrean, Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa
giro ezinhobean egin zen atzo (apirilak 30, eguaztena) gauean.
70 herritar inguru joan ziren Berriatuako bideo gelara txapelketako lehenengo kanporaketa ikustera. Bertsoriak ondokoak izan ziren: Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran ‘Potxis’, Oier Azula Aurrekoetxea eta Aitor Arrizubieta Egaña ‘Toko’. Gai jartzaile paperean Imanol Aldazabal aritu zen. Epaimahaia, ostera, ondokoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Xemein Larrinaga Iturriarte eta Lander San Martin Lejardi.
Agurrak kantatu ostean, zortziko nagusiagaz ekin zioten bertsolariek saio puntuagarriari. Ostean zortziko txikiko ariketak egin zituzten, eta saioak gora egin zuen ariketa horretan. Publikoak txalo zaparradekin erantzun zien bertsolariek egindako beharrei. Puntu erantzunen ariketa etorri zen gero. Horretan, bertsolari bakoitzak bina puntu erantzun behar izan zituen. Azkenik, bakarkako ariketa egin zuten; bertsolari bakoitzak gai bati bertso bigaz erantzun zion.
Zortziko txikiko ariketan saioak gora egin zuen eta publikoak txalo zaparradagaz erantzun zien bertsolariek egindako lanari; lehenengo kanporaketa giro ezinhobean egin da
Saio puntuagarriak amaituta, agurrekin eman zieten amaiera saioari.

Lehenengo kanporaketa jokatuta, Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako
bigarren kanporaketa Aulestin jokatuko da,
maiatzaren 9an, 22:00etan, udaletxeko goiko aretoan. Horretan, ondokoak izango dira lehiatuko diren bertsolariak: Joseba Artza Zubillaga, Lander Ibarluzea Bikandi
Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi, Xabat Galletebeitia Abaroa.
Lea-Artibaiko finala maiatzaren 17an izango da
Ziortza-Bolibarko frontoian, 17:30ean. Sei bertsolari pasatuko dira finalera.