Maiatzaren Lehenak lan erreformaren aurkako aldarriak ekarri ditu
Gazteak antolatzeko beharra Ernai Gazte Antolakundeak ere parte hartu du, LAB sindikatuarekin batera, Maiatzaren Lehenean egin dituzten mobilizazioetan. Krisiaren izenpean estaltzen dituzten lapurreta horrek gazteak gogor kolpatzen dituen honetan, pairatzen duten prekarietatea salatu dute. “Sistemak egin digun eskaintza da burugabeak izatea. Prekarietatera lotu nahi gaituzte, baina Ernaik argi du alternatiba zein den: burujabetza”. Eskubideak murriztuko dizkietela diote gazteek, erasoak bata bestearen atzetik etorriko direla, baina kolpe horiek ez dutela gazteria izutuko, “irabazteko dugunak hori baino gehiago balio duelako”. Horretarako, antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dute.
Karta sozialeko kide batek ere hartu du hitza Alamedako ekitaldian. “Oraintxe da momentua herritarrak batu eta errralitate kapitalistaren beste muturrean dagoen eredua erakitzeko”, esan du Oier Azula Lekeitioko karta sozialeko kideak. “Eta horretarako tresnak behar ditugu, tresnak herri sektore eta arlo ezberdinetako herritarrak batzeko, tresnak alternatibak hausnartu eta eraikitzeko, tresnak botere herritarrra eraikitzeko, eta batez ere, tresnak, herritarrak antolatu eta borrokatzeko”, esan du, ozen. Internazionala eta Eusko Gudariak abesten amaitu da ekitaldia, eskuak goian.


