Maiatzaren Lehenak lan erreformaren aurkako aldarriak ekarri ditu

ELA sindikatuak Bilboko manifestazioarekin bat egin du. Espainiako lan erreformaren aurkako oihuak izan dira nagusi, batik bat, batean eta bestean. “Esklabu nahi gaituzte! Lan baldintzak suntsitzeari ez!”, esan du ELAk Bilbon. Horrez gain, etxebizitza duina eskubidea dela aldarrikatu du sindikatuak.
Bmi6HESIcAEax9X

ELA sindikatuak Bilbon egin duen aldarrikapenetako bat.

  LABek Euskal Herrian euskal herritarrek erabaki behar dutela esan du. Mutrikuarrak Eibarko manifestaziora joan dira; eta Ondarroan egin du Lea-Artibai mailako manifestazioa. Ehunka lagunek hartu dute parte LAB sindikatuaren deiagaz bat eginda. 12:30ean Zaldupeko Zubitik aterata, manifestazioa egin dute, eta ekitaldia ondoren, Alamedan. Hala, krisiaren iruzurra salatu du LAB sindikatuak, eta krisiaren erantzukizunik inork ez duela asumitu kritikatu du. “Inor ez da krisiaren ardurdadun egin, eta langileak herritarrak, egin gaituzte egoeraren arduradun”, esan du Jobi Alkorta Busturialdeko eta Lea-Artibaiko arduradunak. “Maiatzaren Lehen hau, gainera, beste bi iruzur handiren testuinguruan egiten dugu, bata hazkunde ekonomikoaren iruzurra da, eta bigarrena erabakitzeko eskubidearen ingurukoa”.
IMG_3422

LABek Ondarroan egin du eskualdeko ekitaldia

Gazteak antolatzeko beharra Ernai Gazte Antolakundeak ere parte hartu du, LAB sindikatuarekin batera, Maiatzaren Lehenean egin dituzten mobilizazioetan. Krisiaren izenpean estaltzen dituzten lapurreta horrek gazteak gogor kolpatzen dituen honetan, pairatzen duten prekarietatea salatu dute. “Sistemak egin digun eskaintza da burugabeak izatea. Prekarietatera lotu nahi gaituzte, baina Ernaik argi du alternatiba zein den: burujabetza”. Eskubideak murriztuko dizkietela diote gazteek, erasoak bata bestearen atzetik etorriko direla, baina kolpe horiek ez dutela gazteria izutuko, “irabazteko dugunak hori baino gehiago balio duelako”. Horretarako, antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dute.

Karta sozialeko kide batek ere hartu du hitza Alamedako ekitaldian. “Oraintxe da momentua herritarrak batu eta errralitate kapitalistaren beste muturrean dagoen eredua erakitzeko”, esan du Oier Azula Lekeitioko karta sozialeko kideak. “Eta horretarako tresnak behar ditugu, tresnak herri sektore eta arlo ezberdinetako herritarrak batzeko, tresnak alternatibak hausnartu eta eraikitzeko, tresnak botere herritarrra eraikitzeko, eta batez ere, tresnak, herritarrak antolatu eta borrokatzeko”, esan du, ozen. Internazionala eta Eusko Gudariak abesten amaitu da ekitaldia, eskuak goian.
  CCOOek eta UGTk soilatsunaren “porrota” azpimarratu eta politika ekonomikoa aldatzeko beharra exijitu dute. Orokorrean, lan baldintza duinak aldarrikatzeaz gain, krisi ekonomikoaren aurrean herritarrak mobilizatzera deitu dituzte sindikatuek.
Bmi3aPDIgAENsAV

LABek Eibarren egin duen manifestazioa. Argazkia: Gotzon Elizburu (@gauerdikoeztula)

Maiatzaren Lehenaren harira, Berriatuan ere langileen borrokarekin bat egin dute herritarrek. Hala, elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Argazki galeria [nggallery ID=145]