Milloiko elkarteak irabazi du sangregorioetako I. Pintxo Lehiaketa
https://www.youtube.com/watch?v=7u82dKTmrYU
Urtero moduan, Nekazal eta Arrain Kontserba Azokak Berriatuko plaza jendez bete-bete egin du. Eta hori gutxi balitz, aurten, Berriatuko elkarteek pintxo lehiaketa egin dute. Lehenengo lehiaketa izan da eta elkarteek egindako pintxoak dastatzeko irrikaz egon dira herritarrak. Hala, pintxoak emateko gunean jendetza zen nagusi. Pintxo dastaketa 12:30ean hasi da eta 14:00etan bateko eta besteko herritarrak oraindik gose ziren.
Urtero moduan, Nekazal eta Arrain Kontserba Azokak Berriatuko plaza jendez bete-bete egin zuen zapatuan. Eta hori gutxi balitz, aurten, Berriatuko elkarteek pintxo lehiaketa egin dute. 1.200 pintxo baino gehiago saldu zituzten zapatuan Berriatuan. Azoka Eguna aurreko urteetan ere jendetsua izan ohi bada ere, aurten, are gehiago. Izan ere, I. Pintxo Lehiaketak jendetza batu zuen. «Orain arte kanpotik ekarritako sukaldari batek egiten zituen pintxoak eta 700 inguru saltzen genituen. Aurten, ostera, marka guztiak hautsi ditugu», azaldu dute herritarrek.
Tarine musika eskolako Trikipand taldeak ere giroa jarri zuen. Pandero eta trikiti soinuekin, azoka giro onean egin zen. Eta datozen egunetan sangregorioek aurrera jarraituko dute.
Argazki galeria [nggallery ID=147]
Hona hemen egitaraua:EGIN KLIK EGITARAUA IKUSTEKO
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.