Mila eta Carmen Txertudiren eskutik, 29 herritarrek parte hartu zuten domekan Mendexako Jai Batzordeak antolatutako belar tailerrean. Parte hartzaileak belar ezberdinak ezagutzera irten zuten. “Landare bakoitzaren izena, erabilera, onurak… jakin ahal izan genituen”, azaldu dute irteeran parte hartu zutenek.
Informazioa jaso eta gero, herriko txokoan, infusioak egiten ikasi zuten herritarrek. egiten ikasi eta dastatzeko aukera izan genuen ( asuna, sagar lore, larrosak, ….). Horrez gain, gorputzeko minak sendatzeko eta lasaitzeko aza erabiltzen ikasi zuten.
Tailerra “interesgarria eta atsegina” izan zela esan dute parte hartzaileek. “Gauza gehiago ikasteko gogoagaz geratu ginen eta datozen asteetan tailerrari jarraipena emateko asmoa daukagu”, gaineratu dute.