
Mimoen zapatuko ekintza
Ziega bateko hesia imitatzen zuena eskuan, medikuen ohiko batak jantzita eta
Heriotzaren itxarongelari ez leloa zeraman kartela eutsita, preso politikoei aplikatzen zaizkien neurriek haien osasunarekin zerikusi zuzena dutela salatu dute Mimoek. Isolatze politikek banakoak kontrolatu eta ezeztatzen dituztela ere salatu dute. Gaixotasun larriak dituztenen kasuan, zigorra bikoitza dela adierazi dute: “Espetxe zigorra, heriotza zigor bihurtzen da”.
Ibon Iparragirre ondarrutarraren senideek parte hartu dute protesta ekitaldian. Gogoratu dutenez, badira atzera bueltarik ez duten gaixotasunak dituzten presoak, espetxetik kanpoko nahiz barneko mediku-txostenek baieztatzen dutenez, eta “hala eta guztiz ere, haien kontra salbuespen neurriak” hartzen direla salatu dute. Hori dela eta, preso horiek etxean nahi dituztela aldarrikatu dute, “sendabide egokiagoak jasotzeko eta euren osasunerako eskubidea errespetatua izan dadin”, eta gaixotasunari “euren senideen berotasunagaz” aurre egin diezaien.

Ipar Maitasun Sarea ekintza
Ondarroan, Ipar Maitasun Sarea
Maiatzaren 1ean hasita, sinadura bilketa zabala egin da Iparragirreren herrian. Asko izan dira presoa etxeratzeko eskariagaz egin duten herritarrak. Gainera, domekeroko elkarretaratzeari Ipar Maitasun Sarea elkartasun ekintza gehitu zitzaion atzo eguerdian. Parte hartze zabala izan zuen, eta asko izan ziren era bateko zein besteko elkartasun mezua sarean zintzilikatu zutenak.
Iparra Galdu Baik plataformak gogoratu duenez, 100.2 artikuluaren ezarpena eskatzeko sinadura orriak herriko hainbat taberna eta saltokitan daude egunero eskura.

Maiatzaren 1eko sinadura bilketa