
Iparra Galdu Baik plataforma atsededen barik ari da Ibon Iparragirre preso politikoaren etxeratzea aldarrikatzeko ekintzak prestatzen. 18:30ean aterako da bizikleta martxa Kamiñazpiko parketik, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete Iparragirreren senide eta lagunek.
Eskualdeko auto karabana
Domekan, berriz, eskualdeko auto karabana egingo da. Behinik behin, Aulestitik, Markina-Xemeindik eta Lekeitiotik aterako dira auto ilarak, eta Berriatuan bat egingo guztiek 12:30ean. Ondarroara joango dira guztiak batera, eta han, Alamedan, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute, Iparra galdu baik, Ibon Etxera lelopean.
Joan den astean iragarri legez, maiatzaren 17an Navalcarneroko espetxera irteera egingo da, gaixorik dauden preso gaixoen etxeratzea eskatzeko. Kulixkan eta Anaitasunan eman behar da autobuserako izena; maiatzaren 15a da azken eguna.