Elikaduraren inguruko hitzaldia, zapatuan, Markina-Xemeinen
Elikaduraren inguruko hitzaldi bategaz abiaraziko dute Okela Eguna zapatuan. Eskola jantokiak, elikadura eta herri ekonomia gaiaren inguruan izango da hitzaldia, 12:00etan, kultur aretoan. Julen Alvarez Larrabetzuko eskola publikoko jantokiko sortzaileetako bat etorriko da gonbidatu. Alvarezek jangeletako janariaren jatorriaz eta eskola umeak bertoko produktuekin elikatzeko aukerez egingo du berba.