Garagardoa egiten ikasiko dute Etxebarrian zapatu arratsaldean
Etxebarriko Kultur Komisioak antolatuta, garagardoa egiteko ikastaroa emango du zapatuan, 16:00etan, frontoian Etxeandia Garardauak fabrikako arduradunak. Urdulizko Etxeandia Euskal Herriko garagardo ekoizleetako bat da, Bizkaian bakarra, eta garagardo artesanala ekoizten du, antzinako prozedura naturalak erabiliz. Zapatuan, etxean bertan garagardoa zelan egin daitekeen irakatsiko dute.